2009/04/08

Nafarroa Kiototik urrunago

Portland zementu-lantegia Olaztin1990etik 2007ra Kioton izenpeturikoa baino 5 aldiz gehiago isuri du Nafarroak. Hala adierazten da Worl Watch aldizkarian argitaraturiko ikerketa batean. Zehatzago, 1990etik %75 emendatu dira negutegi-efektua sortzen duten gasen isurketak (Kioton adosturiko %15etik urruti beraz), baina Espainiar Estatuan mugatutako %53,8a ere ez du bete Nafarroak. Argi dago azkenotan energia berriztagarriek Nafarroan izan duten gorakada isurketekin jarraitzeko ahalbidetu duela Nafar Gobernuak.
Ikerketan adierazitakoaren arabera, gizarte-ekintzek 2006tik 2007rako emendioa %0,2koa baino ez izatea lortu dute baina, bitartean, Nafar Gobernuak Zentral Termikoak eraikitzeari ekiten zion. Izan ere, lan honek Kastejoneko ziklo konbinatuko zentralak eta Olaztiko Portland zementu-lantegia jotzen ditu isurketen erantzuletzat (bien artean ia 2 milioi tona CO2 isuri zuten iaz). Ikerlariek aipatu bezala, eredu energetikoak aldatzea (besteak beste ikatza erabiltzen duten zentral termikoen erabilera) ezinbestekoa da Kioton adosturikoa bete eta Aldaketa Klimatikoaren aurrean benetako aurrerapausoak emateko.
Egilea: Garikoitz Perurena de Blas
Iturria: Diario de Noticias, EFE eta WorldWatch

3 comentarios:

  1. unai ladrero10/4/09, 21:57

    kioto tratatua eta hori guztia oso ongi dago baina detaile txikitxoengatik hasi behar gara. seguraski portland zementuak munduarekiko ez du asko kutsatzen baina hala ere halako 20 edo 1000 ba asko kutsatuko dute azkenean. guk kutsadura murrizteko gure eskuetan dagoena egin behar dugu

    ResponderEliminar
  2. kantitate bat zehazten badute eta gero ez badute betetzen...

    ResponderEliminar
  3. Iaz isuri zen CO2 kantitatea murriztu behar da.

    ResponderEliminar