2009/06/21

DAGOENEKO UDAN GAUDE
Gaur urteko egunik luzeena da.
Eguzkia sortu: 06:42
Eguzkia gorde 21:50

2009/06/17

Gorantz doaz zikoinak
Gora egin du nabarmen zikoina populazioak azken urteetan, 813 bikote kontatu ditu Gurelurrek Nafarroan.

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza
Mugan bizi
Lurreko toki sakonenetan, beroenetan, hotzenetan, toxikoenetan... Extremofiloak mutur-muturreko baldintzatan bizirik irauten duten organismoak dira, eta ez dira gutxi.

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza
120.000 urte, eta biziberrituta
Groenlandiako izotz azpian topatutako bakterio batzuk biziberritu egin dituzte ikerlariek. Halako baldintzatan irauteko gai diren mikrobioak ikusita, Lurretik kanpo izotzetan ere bizia egon daitekeela iradoki dute.

Berria.info »Papereko Edizioa » Plaza

2009/06/14

ZABORRAREN ARRANTZA
Bildu eta berriz hasi
Ohildu dituzte arrainak. Hodi puskak, saltegietako poltsak, uretarako oskiak, eskularruak, edukiontzi ateak... funtsean, plastikoak. Horiek dira itsasoko harrapakin berriak.

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza

2009/06/09

2009/06/08

Armiarma-sare gogorragoa

Naturako egiturarik ikusgarrienetako bat da armiarma-sarea. Proteinatan oso aberatsa den zeta batez osatua dago. Zeta hori altzairua bera baino gogorragoa da, oso malgua, eta giza ilea baino 80 aldiz finagoa. Alemaniako zenbait fisikarik orain ikusi dutenez, are gogorragoa egin daiteke, metal-kantitate txikiak gehituta. Armiarma-sare gogorragoa

Naturako egiturarik ikusgarrienetako bat da armiarma-sarea. Proteinatan oso aberatsa den zeta batez osatua dago. Zeta hori altzairua bera baino gogorragoa da, oso malgua, eta giza ilea baino 80 aldiz finagoa. Alemaniako zenbait fisikarik orain ikusi dutenez, are gogorragoa egin daiteke, metal-kantitate txikiak gehituta. Armiarma-sare gogorragoa

Naturako egiturarik ikusgarrienetako bat da armiarma-sarea. Proteinatan oso aberatsa den zeta batez osatua dago. Zeta hori altzairua bera baino gogorragoa da, oso malgua, eta giza ilea baino 80 aldiz finagoa. Alemaniako zenbait fisikarik orain ikusi dutenez, are gogorragoa egin daiteke, metal-kantitate txikiak gehituta. Armiarma-sare gogorragoa

Naturako egiturarik ikusgarrienetako bat da armiarma-sarea. Proteinatan oso aberatsa den zeta batez osatua dago. Zeta hori altzairua bera baino gogorragoa da, oso malgua, eta giza ilea baino 80 aldiz finagoa. Alemaniako zenbait fisikarik orain ikusi dutenez, are gogorragoa egin daiteke, metal-kantitate txikiak gehituta.

Zientzia.Net

2009/06/05

HOME
Gaur Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna izanik pelikula hau sarean ikusgai jarri dute. Helikoptero batetik eginda dago eta munduko 50 herrietako irudiak erakusten ditu, eta bertan gaur egungo ingurugiroaren arazoak eta beren irtenbide posibleak planteatzen dira.

http://www.youtube.com/homeprojectES Hemen HOME gazteleraz.
http://www.home-2009.com/us/index.html Hemen HOME ingelesez.
Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna


2009/06/04

Zazpi klima aldaketa izan dira Kantauriko isurialdian 41.000 urtean
Kantabriako El Miron leizeko fosilak erabili dituzte Pleistozenotik gaur arteko baldintza klimatikoak ikertzeko.
Kantauri itsasertzean zazpi klima aldi desberdin izan dira azken 41.000 ueteetan. Hori ondorioztatu du Zaragozako Unibertsitateko zientzilari talde batek, kobazulo horretan jasotako karraskarien fosilak erabiliz.
Ikerketaren arabera, El Miron leizean, eta Kantauri itsasertzean lau hotzaldi ezegonkor egon dira Pleistozenotik gaurdaino, eta haien artean tartekatu dira klima egonkorreko bi aldi eta beste aldi bat klima epelagoarekin.
Berria, paperezkoa, 2009-06-04
Angstrom-erdiko bereizmena lortu dute
Doitasun handiarekin ikusi du Rolf Erni zientzialariak zuzendutako taldeak 47 pikometroko tartea germaniozko kristal batean. Lawrence Berkeley Laborategi Nazionaleko TEAM 0,5 mikroskopioa erabili ...
http://www.zientzia.net/

2009/06/03

Venusen iragaiteen neurketak
Astronomiaren Nazioarteko Urtearen harira, merezi du kontatzea Lurretik Eguzkirako distantzia neurtzeko ahaleginen historia. Ia 250 urte pasatu dira nazioarteko lehen ekimen zientifiko haietatik.
Berria.info
Irene Joliot Curie
1897ko irailaren 12an jaio zen Irene Joliot Curie. Hark ere, bere gurasoen gisara, aztarna garrantzitsua utzi zuen erradioaktibitatearen ikerketan. Hori bai, erradioaktibitateak berak ere ondotxo markatu zuen Ireneren bizitza. Eta ez Irenerena bakarrik, gizateriarena ere bai.
Irene Joliot Curie jaio zen garaian aurkitu zuen gizakiak erradioaktibitatea. Eta ez Irenerenetik urruti, gainera; haren gurasoek, Pierre eta Marie Curie fisikari ospetsuek, zuzenean parte hartu zuten aurkikuntza hartan. 1896an, Becquerel fisikaria uranioaren ezaugarri erradioaktiboez jabetu zen, eta, handik bi urtera, Ireneren gurasoek beste zenbait elementu erradioaktibo aurkitu zituzten, radioa, polonioa eta torioa, hain zuzen.
Ordura arte atomoa zatiezina zen gizakiarentzat (atomo hitzak hori esan nahi du grezieraz, zatiezina). Erradioaktibitatearen aurkikuntzak, ordea, aldatu egin zituen gauzak. Atomo batzuen nukleoak ezegonkorrak zirela ikusi zuten, eta, ondorioz, atomo haiek erradiazioa igortzen zutela, beren masaren zati bat galduta.
Gurasoen bidetik
Irene Joliot Curieren bizitzan ezinbestez eragin zuen inguruak, eta hura ere gaztetatik murgildu zen erradioaktibitatearen munduan. Lehenengo Mundu Gerrak hamazazpi urte zituela harrapatu zuen, eta ospitale militarretan erradiologia-zerbitzu mugikorra antolatzen eta langileak trebatzen ibili zen, amarekin batera.
Gerra bukatuta, 1919an, Radioaren Institutuan hasi zen amarekin lanean. Oinarrizko ikerketari ere ekin zion, eta 1925ean polonioaren alfa partikulen gaineko tesia aurkeztu zuen —erradiazio-mota bat—. Urte hartan bertan Frederic Joliot fisikaria ezagutu, eta hurrengo urtean ezkondu egin ziren. Handik gerokoan, gurasoen gisara, elkarlanean aritu zen bikote gaztea.
Ikerketa ugari egin zuten Joliot-Curie senar-emazteek, eta aurkikuntza handia egin zuten horietako batean. Aluminio-xafla meheak bonbardatu zituzten polonioak igorritako alfa partikulekin, eta, partikula haiek aluminioarekin zuten elkarrekintza aztertzeko, aluminio-xaflaren beste aldean erradiazioaren intentsitatea nola aldatzen zen neurtu zuten. Eta, zur eta lur geratu ziren: alfa partikulekin bonbardatzeari utzita ere, erradiazioak jarraitu egiten zuen; gainera, erradiazio horren intentsitatea lege esponentzialari jarraituz gutxitzen zela ikusi zuten. Zer ari zen gertatzen?
Modu artifizialean sortutako erradioaktibitatea lortu zuen Joliot-Curie bikoteak. Hain zuzen, alfa partikulek aluminioaren eraldaketa eragiten dute, eta, ondorioz, fosforoaren isotopo erradioaktibo bat sortzen da.
Haiek behatutako erradiazioa fosforo-30ak igorritako beta partikulak ziren. Naturako aldaera atomiko bakarra fosforo-31 izanik, naturan ez dagoen isotopoa aurkitu zuten. Eta ez hori bakarrik; fosforo-30a guztiz desintegratzean, silizioa sortzen zela ikusi zuten gero. Aurkikuntza harengatik —erradioaktibitatea artifizialki eragiteagatik, alegia— Kimikako Nobel saria jaso zuten 1935. urtean.
Beraz, esan genezake erradioaktibitateak berebiziko eragina izan zuela Irene Joliot Curieren bizitzan. Are gehiago, haren heriotzan ere eragin zuen. Irene Joliot Curie 1956an hil zen leuzemiak jota, bizitzan osoan jasandako erradiazio-metaketak eraginda.

2005/09/01 Belaustegi Irazabal, Ainara
http://www.zientzia.net/