2009/09/12

Amazonas ibaiak 11 milioi urte
Amazonas ibaia duela 11 milioi urte sortu zen, eta gutxi gorabehera duela 2,4 milioi urte hartu zuen gaur egungo ur-ibilgua. Petrobas Brasilgo olio-konpainiak Amazonas ibaiaren bokaleko 10 kilometroko sedimentu-ohantzea aztertu du, lehenengoz. Sedimentu- eta paleontologia-azterketak egin dituzte, eta Hego Amerikako paleogeografiaren eta Amazoniako nahiz Atlantikoko kostaldeko itsasoko organismoen eboluzioaren berri izaten ere lagunduko du ikerketak.
2009/09/01 | Elhuyar | http://www.zientzia.net/

1 comentario: