2009/10/31

Ilargi eklipsea 2008-02-21Lurraren atzetik

Eguzki eklipsea: irudi interesgarriak

Ilargiaren eklipseak

Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.
Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.

2009/10/29

Asterix eta Obelix



Mende erdia igaro da galiar txikiaren abenturak lehen aldiz argitaratu zituztenetik; geroxeago iritsi ziren, baina ez askoz geroago, 1976an, euskarazko lehen aleak, haurrentzako halako irakurgairik ia ez zenean.

2009/10/23

Fish. klikatu eta jaten eman arrain hauei

Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena. Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa


Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa. Donostia Teleskopio eta zunda berriei esker, gero eta gehiago dira zientzialariak topatzen dituzte exoplanetak, hots, gure Eguzki sistematik at daude planetak.Txilen, ESOk La Sillan duen behatokitik atzeman dituzte azken exoplaneta horiek, 3,6 metroko teleskopioko HARPS tresnaren bidez...

2009/10/21

Sare handienak iruten dituen armiarama


Sare handienak iruten dituzten Nephila armiarma erraldoien espezie berri bat aurkitu dute Afrik
an. Hain ezaguna den hau, 130 urtetan baieztatutako lehena eta handiena izan da beraren aurkitzaileen ustez. 1767-an Linneo izan zen honelako aimiarma aurkitu zuen lehena.
Soilik Nephila emeak dira erraldoiak, gorputzak 3,8 cm eta hankek 12 cm izan dezaketelarik. Iruten dituzten sareek sarritan 1m diametroa gainditzen dute. Arrak bost aldiz txikiagoak dira (ohizko neurria, emeak dira erraldoiak) eta hau dela eta armiarma hauek dismorfismoaren ikerketarako eredua dira.
Publicado en ELPAIS.com

2009/10/20

Marmoka erraldoiak Japonian

Nomura marmoka edo echizen kurage -2 m. luze eta 220 kg pisua izan dezake- asko agertu dira Japoniako uretan eta arazo ikaragarriak sortzen ari da urpekari eta arrantzaleen artean . Marmoka erraldoi hauek sareak apurtu eta milaka arrain hiltzen dituzte beraien garroetan dagoen pozoia erabiliz.
Oraindik ez dute beraien habitat natural ez den ingurura etortzeari buruz azalpen zientifikorik eman. Dena dela gehienek Txina dute errudun nagusitzat marmoka mota hori Itsaso Horiaren Txinako kostaldean sortzen da eta. Kutsadura dela eragile nagusia uste dute eta Yangtzé ibaiaren bokalean hondakin asko pilatzen dira eta Japonian agertzen diren marmoka erraldoi gehienak bertan sortuak izaten dira.
Público.es - Medusas gigantes 'atacan' Japón
Lehen armiarma belarjalea

Armiarmen haragijale izaera zalantzan jarri da. Armiarma saltari tropikal bat aztertu berri da, orainarte ezagutzen diren 40000 armiarma espezieetan belarjale gisa sailkatuko litzatekeen lehena, hain zuzen ere. XIX. mende amaieran naturalistek Bagueera kiplingi armiarma deskribatu eta izendatu zuten. "Holotipo gisa hildako armiarma bat erabili zutenez, ez zuten espezie honen dietaren nondik norakoen inolako argibiderik. Armiarma saltari ia denak bezala, haragijaletzat jo zuten", dio ikerketa berri honen zuzendari den Christopher Meehan-ek (Arizonako Unibertsitatea).
Biologia | 2009.10.20
http://www.euskalnatura.net/

2009/10/19

32 exoplaneta berri

Eguzkia ez den izarren inguruan ezagututako munduak 400 baino gehiago dira dagoeneko.Los mundos conocidos alrededor de estrellas diferentes al Sol son ya más de 400. Lehena 1995-ean aurkitu zuten.

2009/10/17

Eguzkia hobeto ezagutzea nahi?
Oso urrun dago, baina The sun in motion weborriari ezker Eguzkiaren azalean gertatzen diren fenomenoakikusgai daude 15 eszenetan:Eguzki ekaitzak,hodeiak, olatuak, espikulak...irudi bitxiak.
ZIENTZIABERRI

2009/10/14

Astromiaren 30 misterio

Muy Interesante digitalaren eskutik oso infografia majua dugu: Astronomiaren 30 misterio du izenburua eta, noski, 30 ataletan banatuta dago. Atal bakoitzean galdera bat egin eta erantzuten da, irudi edo simulazio astronomiko batekin lagunduta. Uniberstoa nola sortu zen, ea unibertso alternatiboak dauden, zein da bere geometria, egitura, materia beltza, antimateria, zulo beltz eta zuriak, Higgsen bosoia, bizitza estralutarra...gai "oso interesgarriak" denak.
ZIENTZIABERRI

2009/10/12

Lurazpiko ezohiko sute bat Tablas de Daimielen
Lur azpiko zohikatza abuztuaz geroztik sutan dago, azken lau urteotako lehortea eta gero.
Lurrazala lehortzen denean, zohikatzak ura galdu, uzkurtu eta inguruan erraildu egiten du.
Zirrikituetatik airea ibiltzen hasten da. Eta zohikatza,berez oxigenorik gabe osatua, oxidatu eta berotu egiten da. Tenperatura berezi bat gainditzean lurrazpian sua hartzen du.
Inguru hau oraintxe urez bete ezik buelta ezinezko kalteak izango dituela uste dute zientifiko batzuek.

2009/10/08

ANIMALANDIA

http://www.uniquescoop.com/2009/08/30-funny-photomanipulations-of-animals.html

BUKAERAKO LANA

Bildu ezazu atal hauei buruz informazioa eta, eskemak erabiliz, modu txukun batean aurkeztu.
- Beroa, energia termikoa, beroaren hedapena,...
- Tenperatura, neurtzeko tresnak, eskalak
- Isolatzaileak
- Animaliak eta tenperatura

BEROAREN HEDAPENA

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=11108

LARRUZALA

ARIKETAK

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/natur_zientziak/DBH1Z-03-BEROA_TENP/3-DBH1Z-03-JARD_ULERMENA.htm

BEROTZEN AL DUTE BEROKIEK?

Bai galdera txotxoloa! pentsa lezake norbaitek. Eta arrazoi osoz, izan ere izenak berak erantzuten dio galderari, hots, ‘berokia’. Baina, horrela al da? Egin dezagun saiakera bat. Har ezazu termometroa, begiratu zenbat gradu markatzen duen eta segidan sartu beroki batean. Bertan zenbait orduz utzi ondoren atera eta begiratu ea zenbat markatzen duen. Lehenean al dago? Bai ezta! Beraz ez da ezertxo ere berotu. Ondorioz, berokiak ez duela berotzen esan behar dugu. Eta norbaitek berokiak hoztu egiten duela esaten badigu, zer erantzungo diogu? Egin dezagun beste saiakera bat. Har itzazu bi katilu eta izotzez bete. Inguratu bietako bat berokiarekin eta utzi bestea kanpoan. Itxaron kanpoko katiluan dagoen izotza urtu arte. Ondoren atera berokian bilduta dagoena. Zer dakusazu? Izotza urtzeke dagoela ezta! Beraz, berokiak ez du izotza berotu eta alderantzizkoa ez badaiteke esan ere, likidotzea atzeratu duela bai, esan daiteke. Orduan, berokiak hozkiak direla esan dezakegu?

Ez, ez bata ezta bestea ere. Berokiak berez ez du berotzen, hitz horrekin ‘beroa eman’ulertzen badugu bederen. Bonbilak bai, suak ere bai, gorputzak ere bai, …
Era berean eta berokiaren antzera ‘berotzen’ du elurrak lurra. Elurra oso eroale txarra da eta bere azpian dagoen lurraren beroari kanporatzeko oztopo handia jartzen dio. Toki oso hotzetan, elurpean dagoen lurraren tenperatura kanpoan dagoena baino hamar gradu beroago edo gehiago izan ohi da.Beraz, aurrerantzean irakurle, zure berokiak ondo berotzen zaituen ala ez galdetzen dizutenean hauxe erantzun behar diezu: berokiak ez nau berotzen, ni neu berotzeaz gain, berokia bera ere berotzen dut eta ez alderantziz. Amaitzeko irakurle, berokia euskaraz hitz berria denez, erabili al dezakegu ‘hozkia’ hitza janzki hori adierazteko.

ZERGAITIK ERORTZEN DIRA TXINTXETAK?

BEROAREN HEDAPENA

BEROAREN HEDAPENA http://www.zernola.net http://www.ucoerm.net/public/propagacion.swf

TERMOMETROA

BERO ENERGIA, ENERGIA MEKANIKORA ALDATU

BEROA ETA TENPERATURA

Helbide honetan gai honi buruz hainbat informazio inetresgarri.
http://www.hiru.com/fisika/fisika_01300.html
BEROA ETA TENPERATURA

2009/10/04

Izotzetako itsasbidea, zabalik

Hego Koreatik abiatu eta Rotterdameraino Artikotik iristea lortu dute bi kargaontzik, izotz-hausleen laguntzarik gabe. Ipar-ekialdeko Pasabidea ireki dio klima aldaketak merkataritzari.

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza

2009/10/01

Etxebizitza ekologikoa

Bioeraikuntzaren hiru printzipio nagusiak dira: Energia garbi eta berriztagarrien ekoizpena; Energia eraginkortasuna eta energia aurreztea argiztapenean; Etxetresna elektriko eta berokuntzaren erabilpena. 2009/09/29 - 17:08:04


Hiru.com

Energia gela
Energia-gela Unión Fenosa-Gas natural entrepresaren proiektua da. 11-18 adinen arteko ikasleei zuzenduta, bere Weborrian 2-4 ordutan lantzeko jarduerak on line prestatu dituzte. Jarduerak datorren urt...
ZIENTZIABERRI