2010/12/27

2011n zehar lau Eguzki eklipse eta bi Ilargi eklipse gertatuko dira

AEMET (Agencia Estatal de Meteorología)-en arabera Eguzki eklipseak Urtarrilak 4ean, Ekainak 1ean, Uztailak 1ean eta Azaroak 25ean izango dira. Europatik soilik lehena izango dugu ikusgai eta partziala izango da.
Gainera, 2011n bi Ilargi eklipse ere izango dira, biak hemendik ikustekoak. Lehena, Ekainak 15ean, osoa eta 22:13tan unerik gorenena. Hurrengoa, Abenduak 10ean, osoa ere, eta 15:32tan unerik gorena.


FECYT-en informazio gehiago

2010/12/22

Negu hotza eta lehorra dator

Gaur hasiko da negua Ipar Hemisferioan. Luzera begirako iragarpenak egitea arriskutsua den arren, urtaro hotza eta lehorra izango da datuen arabera.
BERRIAn informazio gehiago

2010/12/19

2010/12/17

Zenbait higidura mota

Zein higidura mota da? (Ibilbideari eta abiadurari dagokionez)

Eta hau? Zer gertatzen da abiadurarekin? eta ibilbidearekin?

Errepasatzeko ariketak

Kalkulatu tarte bakoitzeko abiadura.                                                     - Zenbat km egin ditu guztira?
- Zein izan da batez besteko abiadura?

Zer nolako higidura du haizerrota honek?
- Ibilbideari dagokionez .......
- Eta abiadurari dagolkionez .......

Eta honek?


NAHASTEA BEREIZTU


Xuban Gastearenak (11L) egin du esperimentu hau. Zer da?

2010/12/16

Zenbait espezie hibridatzen ari dira Ipar Poloko izotza urtzen ari delako


Desagertzeko arriskuan dauden animalia asko ari dira beste espezie batzuekin hibridatzen. Dagoeneko aurkitu dituzte hartz zurien eta hartz arreen arteko kumeak.

                                                           BERRIA-n informazio gehiago

2010/12/09

"Euli iletsua" Kenian aurkitu dute



Orain dela 60 urte ikusteke egon den intsektu berezi hau keniako kobazulo batean aurkitu dute. Itxura arraro eta naskagarri xamarra dauka  "Mormotomiya Hirsuta" izeneko euli honek. 1948 geroztik lehen aldiz ikusia izan da.
Informazio gehiago FECYT-en

2010/12/03

2010/11/29

Zizare espezie berezi berri bat

Indonesiako kostan aurkitu dute, 3000 m-tara.Planktonaz elikatzen da, erro horietaz baliatzen da igeri egiteko eta besoa antzeko zerbait dauka bere buru gainean.

Informazio gehiago. FECYT

2010/11/11

Espaniako populazioaren %79-k aire kutsatua arnasten du

Hiri barneko trafikoa da kutsatzailerik handiena. "Ecologistas en Acción"-ekoen arabera 5 pertsonetatik4-k aire kutsatu arnasten dute. Ekologistek arazoa bideratzeko neurririk ez dela hartzen salatu dute.
Informazio gehiago. FECYT

2010/10/22

Beroa eta tenperatura


Urez betetako bi ontzi ditugu, lehenengoak ur hotza dauka eta bigarrenak ur beroa.  Bi ontziak kanpora atera ditugu, kalera.  Kanpoko tenperatura zero azpikoa baldin bada, zein solidotuko da lehenago?  Zergatik?

2010/10/21

Unibertsaon inoizko galaxia urrunena aurkitu dute

13.000 miloi argi urtera dago. Txileko iparraldean dagoen Very Large Telescope (VTL) erabiliz europear astrononmoek lortu dute ikustea lehen aldiz. UDFy-38135539 izenez izendatu dute galaxia hau.
Informazio gehiago. FECYT

2010/10/13

Madagaskarren ugaztun haragijale berri bat aurkitu dute


24 urtetan aurkitutako lehen ugaztun haragijalea Durrelleko mangosta ('Salanoia durrelli') da eta desagertzeko zorian dago. Katu baten tamaina, kilo erdiko pisua, marroi kolorekoa eta Alaotrako hegenunean bizi da, Madagaskarreko lakurik handiena.
Informazio gehiago nahi izanik: FECYT

2010/10/09

Luzea baina interesgarria!!

Eseri ongi eta ondo pasa!
Anaik bidali du eta gai honekin zerikusia duenez (aurrerago landuko dugun beste batekin ere) hemen duzue, klikatu bere gainean.
 
The Universe- Anai Saiz

2010/10/08

Unibertsoa neurtu dute

 'Wmap' lanean, Lurretik 1,5 miloi km-tara.
 'WMAP' sateliteak kosmoseko argirik zaharrena behatu , bere adina eta konposizioa zehaztu eta  aldentzearen azelerazioa baieztatu ditu.
El Pais

 Unibertsoaren historiaren irudikapena  13.700 miloi urtetan zerhar, Big Bang-a (ezkerrean) gertatu zenetik eta 'Wmap' satelitea.

2010/10/07

Hondamen ekologikoa Europan



MAL Zrt aluminio ekoizleak eragindako hondamendia zabaltzen ari da. Danubiora iristeko arriskua dago, eta handik sei herrialdetara. Kalteek luzaroan iraungo dute, urtebetez gutxienez. Homamendiari buelta emateko urte bete beharko dute Hungarian. BERRIA

Danubiora heldu da Hungariako isuru toxikoa.
BERRIA 2010-10-7

145 espezie berri Mekong ibaiaren inguruan

WWF-k dioenez landare eta animali  145 espezie berri aurkitu dituzte  Txinatik Vietnaera  doan ibai honetan.
Público
Público- Argazkiak