2010/02/10

Begietako iparrorratzei esker orientatzen dira txantxangorriak

Eremu magnetikoaren arabera aldatzen den begietako proteina batek iparrorratz-funtzioa betetzen du
Alemaniako Oldenburg Unibertsitatean egindako ikerketa batean ikusi dute txantxangorriak begietan duten proteina bati esker orientatzen direla. Azaldu dutenez, proteina hori, kriptokromoa, Lurraren eremu magnetikoaren arabera aldatzen da, eta txoriak horretaz baliatzen dira nondik nora joan jakiteko. Nature aldizkarian eman dute horren berri.
Hainbat azalpen posible proposatu izan dituzte zientzialariek eremu magnetikoaren araberako orientazioa azaltzeko, eta Oldenburg Unibertsitatean horietako bi probatu dituzte txantxangorriekin, esperimentu banatan. Batean, mokoa eta garuna lotzen dituen nerbioa moztu zieten txoriei, ikusi nahi baitzuten hainbat txorik mokoan dituzten burdinazko kristalek iparrorratzen funtzioa betetzen ote duten. Beste esperimentuan, kriptokromoaren aldaketak prozesatzen dituen garun-zatia kaltetu zieten txoriei, N klusterra.
Bada, ikusi dute bigarren esperimentuko txoriek bakarrik galdu zutela orientatzeko gaitasuna. Are gehiago, eremu magnetikoari antzemateko gaitasuna ere galdu zuten N klusterra kaltetuta zuten txantxangorriek. Horrek agerian utzi du begietako kriptokromoaren erreakzioak prozesatzen dituen garuneko eremu hori ezinbestekoa zaiela txoriei behar bezala orientatzeko.
 2010/02/01 | Elhuyar |Zientzianet

6 comentarios:

  1. Begietan duten proteinaz baliatzen dira orientatzeko? Harrigarria.

    ResponderEliminar
  2. Natalia Urabayen11/2/10, 16:41

    Oso bitxia da orientatzeko baliatzen diren modua!!

    ResponderEliminar
  3. beñat sanz11/2/10, 19:16

    Ze arraroa da orientatzeko modua!

    ResponderEliminar
  4. Benetan arraroa da, orientatzeko begietan dituzten proteinak erabiltzea.

    ResponderEliminar
  5. Guztiekin ados nago, oso bitxia iruditzen zait orientatzeko modua.

    ResponderEliminar
  6. NAYIBE DIEZ22/2/10, 17:06

    Ni ere adoz nago hau azkarrak diren animaliak!

    ResponderEliminar