2010/09/10

Iraileko ekinokzioak eta ilargi berriak urteko itsasbehera eta itsasgora handienak ekarri zituen atzo. Izugarria da itsasaldien arteko aldea egunotan; gaur eta bihar ere oso altua izango da indizea.

Itsasoko urek ez dute erdibidekorik egunotan; seko hilda ageri dira boladatan, eta bizi-bizi pizten dira handik ordu batzuetara. Urteko itsasaldi bizi eta hil ikusgarrienak izan ziren atzo, eta ordu batzuetan guztiz aldatu zen kostaldea.

Luzaroan, baina, ez da horrelakorik ikusiko berriro. Lau urte barru, berriz, 2014ko irailean, ikus daitekeen itsasaldi bizirik handiena izango da euskal kostaldean

Itsasoaren mugarriak mugitzen BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario