2011/12/05

BURUKETAK


20 km/h-ko abiaduran doan txirrindulari batek 30 minututan egiten du bere herritik ondoko herrira dagoen bidea. Zenbat denbora beharko du bide hori egiteko 50 km/h-ra doan motorzale batek?

2011/11/18

Koloreak, Ruben Eginoa 12K

IZURDEEN KOMUNIKAZIO-SISTEMA Eider Albarracín Arbilla 1.2. K

Zetazeo hauek, sonar izeneko teknika erabiltzen dute, nolabaiteko ikusmena edukitzeko. Soinuak igortzen dituzte etengabe, maiztasun handiko soinuak; horrela, gauzaren baten kontra jotzen dutenean, soinuek itzuli egiten dira, eta, izurdearen entzumen-sistemara heltzen direnean, zeren aurrean dagoen jakin dezake ugaztun honek, soinuen norabidearen eta potentziaren arabera.
Animalia hauen komunikazio-sistema benetan konplexua da. Soinu-emisioak 18.000 eta 15.000 Hz bitartean daude, eta segundoko 30 emisio botatzen ditu. Ez du ahots-kordarik eta soinu hauek botatzeko ardura duen organoari meloi esaten zaio, eta espirakuluen azpian dagoen airezko poltsa batzuez osatuta dago.
Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzeko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten.
Egunean 3 - 4 orduz egiten dute lo. Egoera honetan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute, bai eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatu direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatu egingo da eta beste zatia jarriko da lotan.

Informazio-iturria:
Zoobirtuala:izurdea



2011/10/22

Gizakiok eta pinguinoak ez hain desberdinak!!!

The Bug Circus Generator:

Urik gabeko aintzira





Pitillasko aintzira (Nafarroa) urik gabe gelditu da. Hezegunea toki lehor bilakatu da, ezhoiko itxura eskainiz. Arrazoia ez da azken hilabeteetako euri falta, urmaelak ura biltzeko gaitasun gutxi duelako baizik. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren arabera, gertakaria mesedegarria da bertan lekutzen diren espezieentzat, eta urmaela garbitzen laguntzen du.
BERIA-n informazio gehiago


2011/10/03

Egundoko zuloa Artikoko ozono geruzan




Inoiz izan  ez diren datuak hartu zituzten joan den udaberrian Artikoko ozono geruzan. Gas honen %80-aren murrizketa izan da azalaren 18-20 km bitartean., Concepción Parrondo (INTA) esan duen bezala.
La vanguardia- n informazio gehiago

2011/09/26

El Hierro, erupzio bolkaniko aukera dela eta alerta egoeran

Kanariar irla honek 1793-tik izan ez dituen bolkanismo zantzuak ageri ditu.

Azken bi hilabeteotan 7.800 lurrikara baino gehiago sumatu dira. Gehienak bertako jendeak ez ditu ezta nabaritu. 

El PAIS-en informazio gehiago 

2011/09/19

Isang Litrong Liwanag proiektua

Proiektu hau(Litro bat argi),  Massachusetts Institute of Technology-ako ikasleek asmatua eta Filipinatako Myshelter Foundation-ak garatua izan da. Hirugarren munduko arazoak zertxobait gainditzea posiblea denaren froga da, diru gutxi eta irudimen handia izanez gero.


Manila inguruko auzo txiroak oso egoera larrian bizi dira.  Falta zaizkien gauza guztien artean, elektrizitatea da. Egun guztian ilunpetan daude. Arazoa gainditzeko garatu duten ideia honek birziklapena, eguzki energia eta teknologia arrunta biltzen ditu.   Honela auzokideek beraiek gauzatu dezakete asmakizuna eta ondokoei beharrezko azalpenak eman ere. Plastikozko boteila bat urez eta lexiba apur batez bete, etxeen teilatuetan egindako zulo batean kokatu eta nahikoa da argia izateko.
Azalpenak: Nola egiten dute?
Zer motako energia erabiltzen dute? Zer nolakoa lortzeko?
Zer nolako eraldaketa gertatzen da?

2011/09/15

Beste izurde espezie bat aurkitu dute Australian


Zientzialari australiarrek beste izurde espezie bat aurkitu dute Australia hegoaldeko kostaldean. Tursiops australis izena jarri diote, eta Port Phillips badian, Gippsland lakuetan eta Tasmaniako eta Australia hegoaldeko kostaldean bizi da. Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, ordea, espezie horretako izurde oso gutxi daude.
Informazio gehiago BERRIA-n

2011/08/30

Izotz urtzeak Artikoko bi ibilbide nabigagarri ireki ditu

Zientzialariek uste baino azkarrago gertatu da urtzea. Iparekialdeko ibilbidea Europa eta Asia bitarteko laburbidea da eta aldaketak ekarriko ditu itsasontzien bidaiak antolatze orduan.

2011/07/26

"SINC: zientzia berri iturri" erakusketa Iruñeako planetarioan


Iruñeako planetarioak udarako prestatu dituen ekitaldiak erakusketa honekin hasiko dira. UZtailak 26-tik irailak 17-raino iraugo du. Bertan SINC agentziak osatutako hainbat argazki, besteak beste, izango dira ikusgai.

2011/07/15

Ustez galdutako zegoen igela bat aurkitu dute

Orain dela 87 urte ikusi gabe egon Borneoko espezie bateko apo berezi hau aurkitu dute eta lehen aldiz koloreetako argazkia egiteko aukera izan dute.Ez dute zehaztasunik eman espezie babesteko asmoz.

2011/06/27

Gaur gauean bi autobus bezalako neurria duen asteroide batek Lurra inguratuko du.

Lurretik 12.000 kilómetrotara pasatuko da (Ilargia baino 20 bat aldiz gutxiago) eta  zientzilariek diote ez duela inolako arriakurik sortzen.

La vanguardia 


1.000 espezie ezezagun baino gehiago aurkitu dituzte, Ginea Berrian


1.060 espezie ezezagun aurkitu dituzte,1998tik 2008ra bitarte. Horietako asko desagertzeko arriskuan daude zuhaitz-mozte eta baso-soiltzeen ondorioz: 218 landare, 43 narrasti, 12 ugaztun, 580 ornogabe, 134 anfibio, bi hegazti eta hamabi arrain
BERRIA-n informazio gehiago

2011/06/23

Betelgeuse izar erraldoia

Ortzian ikus daitekeen dizdiratsunetarikoa den astro hau, 60.000 miloi km-ko zabalera duen nebulosa batez inguratuta dago.
El Pais

2011/06/21

Gaurtik aurrera uda

ONDO PASA!

11M-ko ikaslegoa, 2010-2011

11L-ko ikaslegoa, 2010-2011

12K-ko ikaslegoa, 2010-2011

12M-ko ikaslegoa, 2010-2011

Pinguino enperadore bat Zelanda Berrin ikusi dute

 Antartikako izotzetan bizi den pinguino enperadore bat Zelanda Berriko kostaldean ikusi da, berrogei urtetan lehen aldiz.
DEIA-n informazio gehiago

2011/06/13

Ilargi eklipse osoa ikusgai asteazkenean



Ziklo osoa ikusteko lekurik onena Mediterraneo aldea izango da. "Observatorio Astronómico Nacional" delakoaren arabera 22:14-tan izango eklipsearen unerik altuena eta ordu bat eta 41 minutu iraugo du.

Berria
La vanguardia

2011/06/10

Harriak eta mineralak.

Adiaerazi harria edo minerala den eta zein ezaugarri dituzten.
1.- Granitoa
 2.- Pirita
 3.- Kareharria
 4.- Sufrea
 5.- Zinabrioa

2011/06/05

Txileko Puyehue sumendia ere esnatu da

Puyehue-Cordon Maulleren (2.240 m. altuerakoa, Txileko hegoaldean) erupzioa dela eta  inguruetan bizi diren 3.500 pertsona  mugiarazi ditu bertako gobernuak eta larrialdi egoera ezarri dute Bariloche eta Villa Angostura inguru turistikoan lehenengo errauts hodeiak ailegatzearekin batera.
El Pais