2011/09/26

El Hierro, erupzio bolkaniko aukera dela eta alerta egoeran

Kanariar irla honek 1793-tik izan ez dituen bolkanismo zantzuak ageri ditu.

Azken bi hilabeteotan 7.800 lurrikara baino gehiago sumatu dira. Gehienak bertako jendeak ez ditu ezta nabaritu. 

El PAIS-en informazio gehiago 

2011/09/19

Isang Litrong Liwanag proiektua

Proiektu hau(Litro bat argi),  Massachusetts Institute of Technology-ako ikasleek asmatua eta Filipinatako Myshelter Foundation-ak garatua izan da. Hirugarren munduko arazoak zertxobait gainditzea posiblea denaren froga da, diru gutxi eta irudimen handia izanez gero.


Manila inguruko auzo txiroak oso egoera larrian bizi dira.  Falta zaizkien gauza guztien artean, elektrizitatea da. Egun guztian ilunpetan daude. Arazoa gainditzeko garatu duten ideia honek birziklapena, eguzki energia eta teknologia arrunta biltzen ditu.   Honela auzokideek beraiek gauzatu dezakete asmakizuna eta ondokoei beharrezko azalpenak eman ere. Plastikozko boteila bat urez eta lexiba apur batez bete, etxeen teilatuetan egindako zulo batean kokatu eta nahikoa da argia izateko.
Azalpenak: Nola egiten dute?
Zer motako energia erabiltzen dute? Zer nolakoa lortzeko?
Zer nolako eraldaketa gertatzen da?

2011/09/15

Beste izurde espezie bat aurkitu dute Australian


Zientzialari australiarrek beste izurde espezie bat aurkitu dute Australia hegoaldeko kostaldean. Tursiops australis izena jarri diote, eta Port Phillips badian, Gippsland lakuetan eta Tasmaniako eta Australia hegoaldeko kostaldean bizi da. Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, ordea, espezie horretako izurde oso gutxi daude.
Informazio gehiago BERRIA-n