2012/10/05

Artikoa, orain dela 30 urte zuen izotzaren erdia baino gutxiago

Artikoko izotz zabalera satelitez hartuta joan den irailean eta, marra horiz 1.079tik izandako batez besteko zabalera GODDARD SCIENTIFIC VISUALIZATION STUDIO

2012/10/01

Halley kometa


Halley kometa epe laburreko kometa ezagunena da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe
laburreko kometen artean begi hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea. Begi hutsezko beste kometa batzuk, argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeenarren, milaka urtean behin baino ez dira agertuko.Halley kometa Eguzki sistemaren barrenean sartzen ikusi izana Txinako, Babiloniako eta Europako ErdiAroko kroniketan dago idatzirik, gorputz zerutar berazela jakin gabe. Kometaren periodikotasuna, lehendabiziko aldiz 1705ean ezarri zuen Edmond Halley ingelesak, eta egun haren omenez darama izena. Eguzki Sistemaren barrenean 1986an sartu zen azken aldiz, eta 2061ean agertuko da berriz. 1986ko agerraldian, Halley kometa espaziontzi batek behatu zuen lehen aldiz, eta  kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen. Behaketa horiek euskarria eman zioten zenbait hipotesiri komenten osaketari buruz, batik bat Fred Whipple-ren "elur-bola zikin" izeneko ereduari. Horrela, egiaztatu zen Halley kometa irakite-puntu baxuko izotz batzuen nahasketak osatu zuen (ura, karbono dioxidoa, amoniakoa eta hautsa). Hala ere, behaketak ideia horiek eraberritu ere egin zituen hainbat puntutan; esaterako, Halley kometaren azala hautsazko bestelako materialek osatzen dutela, eta zati bat baino ez dela izotzezkoa.

Noel Blanco Martínez-ek Wikipedia-n aurkituta.