2015/12/31

ABIADURA- DBH 2

1.- Bataz besteko zein abiadura eraman beharko du auto batek 240 km egiteko hiru ordutan?
2.- Hegazkin bat Madriletik atera da eguerdiko 12-etan eta Argentinara iritsi da arratsaldeko zazpietan. Zer abiadura eraman du Madrildik Argentinara 5600 km badaude?
3.- Hegazkin baten bataz besteko abiadura 500 km/h-koa da. Zenbat denbora pasatuko du 7000 km egiten?
4.- Zer distantzia egingo du 150 km/h-ko abiaduran doan tren batek 9 ordutan?
5.- Moto batek 5 km egiten ditu 20 minututan. Adierazi abiadura km/h-tan.
6.- Bizikleta bat 5 m/s-ko abiaduran doa errepidean zehar. Beste bizikleta batek errepide bereko 10 km egiten ditu 15 minututan. Bietako zeinek darama abiadura handiena?
7.- Motorrean doan batek, espazio jakin bat egiten du 60 km/h-ko abiaduran. Zebat denbora beharko du automobilak abiadura bikoitzean?
8.- Hegazkin batek Madril- Las Palmas distantzia egiteko 120 minutu behar izan ditu eta beste batek 2 ordu eta laurden. Bi hegazkinetako zeinek darama abiadura handiena? Zein unitatetan adieraziko duzu?
9.- Erlojuaren kontrako txirrindularitza proban, lehenengo bostek probako 30 km-ak egiteko ondoko denborak behar iza dituzte: 42, 39, 40, 44 eta 45 min hurrenez hurren. Zenbatgarren iritsi da bakoitza?
10.- Automobil batek 10 km egin ditu ordu laurdenean eta motor batek 20 km ordu batean. Bietatik zeinek izan du abiadura handiena?
11.- Automobil batek 60 km/h-ko abiadura darama. Zenbat km egingo ditu minuko?
12.- Pasatu 70 km/h m/s-tara
13.- Pasatu 25 m/s km/h-tara

Beste erraldoi bat

Txipiroi erraldoi hau Tokioko kostaldean ikusi dute. 3,7 metro inguruko neurria duela eta nahiko gaztea dela diote. Architeutis-ak sakonera handietan bizi dira.

Bunga bangkai baten loratzea Australian

Hildakoen kiratsa  darion Amorphophallus titanum-aren loreak hiru metro har dezake eta munduko lorerik handienarikoa da. 

2015/12/13

2015/08/24

Kanariar uharteetako Hierro irla eredugarri


Hierroko 10.000 biztanleen beharrak asebetetzeko fuela erre behar izan dute urtetan. Abuztutik aurrera, energi iturri berriztagarriak beharren %80 gutxienez asebeteko dute.
ARGIA